Biografia
25 urte taula gainean pasa ondoren,
musikarekin emozionatzeko gaitasuna
eta grinarekin jarraitzen dugu
Gozategi taldea 1992.urtean hasi zen osatzen gaur egun ezagutzen dugun moduan. Aurretik Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebak ezaguank ziren trikitixa munduan zenbait erromeri eta lehiaketetan aritzen baitzirelako. 1992.urtean Iñigo Goikoetxea ezagutu zuen bikoteak eta beraien erromeria moldatzen hasi ziren. 1994.urtean beraiek ekoiztutako maketa bat kaleratu zuten. Arrakasta handia izan zuen eta 2000 ale saldu zituzten uda bakar batean. Kontzertu eta erromeri kopurua handizten hasi zen orduan. Urte horretan berean, Elkar disketxeak proposatutako diska bat ekoizten hasi ziren.
1995
1995ko otsailan kaleratu zuten beraien lehendabiziko diska. GOZATEGI izenpean 22.000 ale inguru saltzeko gai izan ziren. 150 kontzertu egin zitzuten. Taldea handitzen hasi zen eta kitarrista bat gehitu zen plantillan.
1996
1996ko maiatzan kaleratu zuen taldeak bere bigarren diskoa. AINHOA izenpean 35.000 ale saldu zituzten urte horretan. Emanaldiak gero eta handiagoak izaten hasi ziren. Urte honetan Kataluniara joaten hasi ziren, Bartzelona, Tarragona, Lleida eta Gironako kapitaletan eta hiri eta herri asko eta askotan jotzeko aukera izan zuten.
1997
1997an KORRIKA 10 Euskal festa ospatu zen. Hori zela eta Andoni Egaña bertsolariarekin kantua osatu zuten festarako. Kantua arrakastatsua suertatu zen. Salamanca, Badajoz, Santiago de Compostela, Zaragoza, hiritan jo zuten. Katalunan 10 kontzertu eman zituzten.
1998
Hirugarren diskoa kaleratu zuen Elkar disketxearen eskutik. KALANBREAK izen pean 20.000 ale inguru saldu ziren urte honetan. Zuzeneko emanaldi asko (100bat) Euskal herrian eta mugetatik kanpo. FINLANDIAKO Kaustinen Folk Jaialdian parte hartu zuen, Gironako VIC Nazioarteko Folk jaialdian bezala. Vigo, Madrid, Segovia, Huesca eta Kataluniako hainbat herritan jotzeko aukera izan zuten. Urtea bukatzeko Argentinako Mar de Plata eta Buenos Aires hirietan kontzertuak eskeini zituzten.
1999
Nafarroa Oinez 99 festa ospatu zen Iruñean Jaso Ikastolak antolatuta. Jai horretarako kantu bat konposatu zuen taldeak Jon Maia bertsolariarekin batera. Konposatutako kantua eta Barricada eta Hemendik At taldeak egindako kantu horren bertsioekin diska bat kaleratu zuten.
2000
EGUNON izenpean kaleratu zuten taldearen laugarren diska. 15.000 diska saldu zituzten. Kontzertuak Euskal-Herrian eta Katalunian eman zituzten.
2001-2005
Orion ospatu zen KILOMETROAKerako kantua eta BERRIA egunkariarako kantu bat ere konposatu eta ekoiztu zuten. Kontzertuak egiten jarraitu zuen han eta hemen.
2006
Taldeak bere 5.diskoa kaleratu zuen. Gozategi.com. Ainhoak taldea utzi zuen, eta laukote moduan plazaratu zen taldea.
2007-2009
Kontzertuak han eta hemen, tadeak plazako giroa asko hobetu dela ikusten du. Kontzertu jendetsuak, plaza garrantzitsuak. Katulunian jotzen jarraitu zuten. Tolouse, eta Pauko jaialdietan jo zuten.
2010-2011
Seigarren diskoa kaleratu zuen. Bizi-bizirik izenpean taldearen musikak jarraitu du bide berriak jorratzen. Aurrekoetan ez bezala metal sekzioarekin ornitu dituzte beraien melodia itxaskorrak.
2012-2016
2012.urtean GOZATEGIK ALL STAR 1992-2012 diskoa kaleratu zuen. Bertan diskografia guztitik hartutako kantu ezagunenetako batzukin, bermoldatu ondoren, diskoa osatu zuen. Disko honek taldeari kalean egoteko presentzia handitu egin zion eta urte guzti hauetan kontzertu kopurua handitu egin zen nabarmenki.
2017
Eta hementxe gaude, 25a ospatzeko gogoarekin. Gure musika herriaren musikaren parte txiki bat dela somatzen dugulako, ospakizunik hoberena PLAZAN, FESTA GIROAN, ELKARTASUN momentuak bizitzea.